Ahozko eta idatzizko komunikazio gaitasuna nola hobetu

Ondo moldatzen al zara jendaurrean hitz egin behar duzunean? Komunikazio-egoera ezberdinei aurre egiten asmatzen al duzu?

Jendaurrean hitz egiten ikasi egiten dela diote adituek. Hainbat komunikazio egoerari aurre egiten abila izatea garrantzitsua da gaur egungo gizartean. Hiru zutarri daude komunikazio eraginkorraren atzean : PRESTAKUNTZA, LANA eta PRAKTIKA. Joxerra Garzia irakaslearen eskutik, jendaurreko komunikazio egoerei modu eraginkorrean erantzuten ikasiko duzu ikastaro honetan.

Ikastaroa e-learning metodologian oinarrituko da alde teorikoa lantzeko garaian; alde praktikoa, berriz, lau saio presentzialetan landuko da.

Más información

Jendaurrean hitz egiteko komunikazio-gaitasuna hobetu eta landu nahi duen pertsona oro; mezuak ahalik eta modu eraginkorrenean adierazteko eta entzule-talde ezberdinen aurrean segurtasunez, ziurtasunez eta sinesgarritasunez mintzatzeko helburua erdietsi nahi dutenei zuzendua.

Sarrera: Komunikazo eraginkorraren oinarriak

1.1. Komunikazio egoerak eta diskurtsoak
1.2. Zuzen-jatortasunetik egokitasunera: eraginkortasuna

2Testugintza: Testu hutseko diskurtsoak. Testua osatu eta indartzen

2.1. Osagaiak nola inguratu. Barruko eta kanpoko argudioak. Analogia eta beste
2.2. Diskurtsoari egitura egokia ematen: Kalkulu erretorikoa
2.3. Diskurtsoaren formulazio egokia: baliabide poetiko-erretorikoak

3Ahotsaren alderdiak diskurtsogintzan

3.1. Norberaren esateko gaitasuna
3.1.1. Ahotsaren alderdi mekanikoak lantzen
3.1.2. Distantzia-erregistroa
3.2. Ahozko Testu Idatziak
3.2.1. Netspeak: internet bidezko diskurtsoak

4Gorputzaren alderdiak diskurtsogintzan

4.1. Kokapena, gorputz jarrera eta keinu-imintzioen erabilera diskurtsoan
4.1.1. Begiradaren kudeaketa
4.1.2. Baliabide osagarriak ahozko diskurtsoan
4.2. Inprobisaziorantz
4.2.1. Gidoi erretorikoa

5Komunikazio ekintzaren planifikazioa

5.1. Izuari neurria hartzen
5.2. Norberaren komunikazio gaitasuna nola ebaluatu
5.3. Komunikazio gaitasuna etengabe landu beharra: bibliografia eta beste

No se han encontrado cursos relacionados Prueba a utilizar nuestro buscador de Cursos y Masters

Fundación Asmoz
Fundación Asmoz
Contactar con el centro
Contactar con el centro
Tipo de Formación

Seminarios, Talleres y Conferencias
Semipresencial ( Guipúzcoa )
31 horas

Promociones especiales

Facilidades de pago

Titulación otorgada

Emitida por el centro

Precio del programa

390 €